Microsoft Office Proofing Tools 2013 - Euskara
Microsoft Office Proofing Tools-ek hizkuntza gehiagotan editatzea ahalbidetzen du.
Garrantzitsua! Jarraian hizkuntza bat aukeratzen baduzu, dinamikoki aldatuko da orriko eduki osoa hautatutako hizkuntzara.
Bertsioa:
2013
Argitaratze-data:
2023/5/29
Fitxategi-izena:
proofingtools_eu-es-x86.exe
proofingtools_eu-es-x64.exe
Fitxategiaren tamaina:
1.3 MB
1.3 MB
Office-k automatikoki instalatuta ez daukan hizkuntza batean ortografia-zuzenketa egin nahi duzu? Hau da leku egokia. Microsoft Proofing Tools-ek hizkuntza honetarako Office-k erabilgarri duen zuzenketa-tresna multzo guztia du. Instalatu, berrabiarazi Office eta zure hizkuntzarako zuzenketa-tresnak erabilgarri egongo dira.Sistema eragile bateragarriak
Windows 7, Windows 8, Windows Server 2008 R2
Deskargak programa hauekin funtzionatzen du:
Microsoft Office Excel 2013
Microsoft Office OneNote 2013
Microsoft Office Outlook 2013
Microsoft Office PowerPoint 2013
Microsoft Office Word 2013- Deskarga hau instalatzeko:
Instalatu zuzenketa-tresnak:
- Sakatu Deskargatu botoia (goian) eta gorde fitxategia disko gogorrean.
- Exekutatu instalazio-programa.
- "Irakurri Microsoft-eko Software lizentzia" orrian, irakurri zehaztapenak, hautatu "Sakatu hemen Microsoft-eko Software lizentzia onartzeko" kontrol-laukia eta, ostean, sakatu Jarraitu.
- Instalaziorako morroia exekutatuko da eta zuzenketa-tresnak instalatuko ditu.
- Instalazioa osatu denean, abiarazi berriro irekita dituzun Office aplikazioak.
Erabilera-argibideak: Erabili zuzenketa-tresnak betiko legez, instalatu duzun hizkuntza ikusiko duzu orain. Adibidez, zuzenketa-tresna instalatu berri duzun hizkuntzan ezar dezakezu ortografia-zuzentzailea erabiltzeko (erabilgarri badago). Hori nola egin jakiteko, kontsultatu Switch between different languages by setting the proofing language
Deskarga hau ezabatzeko:- Hasiera menuan, joan Ezarpenak atalera eta sakatu Kontrol-panela.
- Egin klik bikoitza Gehitu/Kendu programak aukeran.
- Instalatuta dauden programen zerrendan, sakatu Microsoft Office Proofing Tools 2013 - [hizkuntza] eta, ostean, sakatu Desinstalatu, Kendu edo Gehitu/Kendu. Elkarrizketa-koadro bat agertzen bada, jarraitu programa kentzeko argibideak.
- Sakatu Bai edo Ados programa ezabatu nahi duzula konfirmatzeko.